| 2010-11-24 | EITB | Esteka |
LARUNBATEAN EGINGO DUTE EUSKADIKO 30. GIPUZKOAR AURRESKU TXAPELKETA
0
30. urteurrena ospatzeko orain arteko txapeldun guztiei omenaldia egingo zaie, Alkarkide saria aitortuta.
Azaroaren 27an Euskadiko 30. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo dute Pasai Donibaneko kiroldegian. Aurtengo edizioan honako dantzari hauek izango dira lehian: Ander Diez (Lezo), Unai Etxebeste (Baliarrain), Iker Larunbe (Atarrabia), Iker Sanz (Lezo), Aritz Iglesias (Tolosa), Aitor Arrieta (Errenteria), Beñat Asensio (Lezo) eta Juan Urretabizkaia (Tolosa).
Txapelketaren probak ondoko zatiak izango ditu: Soinu Zaharra: Puntamotz; Eskua Aldatzeko Soinua (Alpargata); Kontrapasa (Agurra); Aurkez aurke (Desafioa) eta Zortzikoa.
Gainera, igandean, Pasai Donibaneko kiroldegian, Ukraniar haur dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Les Joyeux Petits Souliers (Zapatatxo alaiak) taldeak antolatuta izango dira bertan, 17:30ean. Talde horrek Ukrainiako herritarren beharrak asetzeko egiten du lan, eta, batez ere, haurren beharrizanak betetzeko jarduten dira. Zehazki Lviv hiriko ospitaleen eta umezurtz-etxeen oinarrizko beharrak asetzen dituzten proiektuak jorratzen dituzte, eta igandeko emanaldiko sarrerekin lortutakoa bertara bideratuko dute.
08:00 - 10.06.2012
20:00
Festival de Folklore de Tours
11:00 -
13:00
Bazkideen Omenezko Jaialdia
20:00 -
21:30
Aste Nagusiko emanaldia






