| 2010-11-24 | DIARIO VASCO - Felix Ibargutxi | Esteka |
ZORTZI DANTZARI ARIKO DIRA AURRESKU TXAPELKETAN
Larunbat honetan jokatuko da Pasaian eta iazko irabazlea ere, Iker Larunbe nafarra, azaltzekoa da
Larunbat honetan, Pasaian, jokatuko da Euskadiko XXX. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. Aurreko urtean baino lahun bat gehiago ariko da, zortzi guztira: Ander Diez (Lezo), Unai Etxebeste (Baliarrain), Iker Larunbe (Atarrabia), Iker Sanz (Lezo), Aritz Iglesias (Tolosa), Aitor Arrieta (Errenteria), Beñat Asensio (Lezo) eta Juan Urretabizkaia ( Tolosa). Bertan izango da, beraz, iazko txapelduna, Iker Larunbe nafarra.
Urteetan sanjuanak aldera ospatu izan den txapelketa hau beste garai batera pasa dute, era honetara dantzari gehiagok emango dutelakoan izena. Udan lan handia izaten baitute. Azkenean, aurreko urtean baino lagun bat gehiagok izena ematea lortu dute.
Hogeita hamargarren aldia denez, Alkarkide elkarteak erabaki du orain arteko txapeldun guztiei gorazarre egitea. Denak, hamaikak, dira etor-tzekoak, eta antolatzaileak pozik daude. Baita ere, omenaldi egingo zaio aurtengo abuztuan hil zen Xabier Mendizabal, bere alarguna azalduko delarik. Urte hauetan zehar laurehun bat dantzari pasatu dira txapelketatik.
Larunbatean, arratsaldeko 7etan ekingo zaio txapelketari, Pasai Donibaneko kiroldegian. «Txapelketa hau Antxon jaio zen eta hantxe ospatu izan da hogeita bost urtez. Nahi genuke berriz ere hara itzultzea, toki egokia egiten dutenean», esan zuen Alkarkide elkarteko Nekane Maritxalarrek atzoko aurkezpenean.
Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrean izenean, hango lehendakari Xabier Mendizabalek txapelketan egin beharreko lanak deskribatu zituen, azpimarratu zuelarik sokadantzaren barruan integratuta dagoen dantza mota dela aurreskua, eta beraz, ez dela dantza indibiduala, banakakoa.
Hasteko, dantzariak soinu zaharra delakoa dantzatu beharko du; ondoren, eskua aldatzeko soinua; hirugarren dantza, kontrapasa izango du, jendeak gehien ezagutzen duen aurresku zatia, hain zuzen ere; gero aurkez aurke edo desafioa etorriko da; eta, bukatzeko, zortzikoa. Azkeneko dan-za horretan, sormenerako tartea izango du dantzariak, betiere arau jakin batzuen barruan.
Pasaiako Udalaren izenean, Ander Poza zinegotziak eskerrak eman zien atzo Alkarkideko ordezkariei, horrenbeste urtetan antolaketa lana bere gain hartzeagatik, eta animatu zuen jendea larunbatean txapelketara azaltzera.
Kutxako Iñaki Almandozek, berriz, gogorarazi zuen finantz erakunde horrek beti lagundu duela, eta ondorengo urteetan ere hala egingo duela.
Dantzari irabazleak Tomas Muruaren eskultura jasoko du, txapela, gerrikoa eta 400 euro. Baina ezingo du eskultura bere Udalarentzat betiko jaso, horretarako baldintza gogorra baita: txapelketa hiru urtez segidan irabazi behar da, edota bost urtez guztira.
Izen handiko artistek egin izan dute hango garaikurra: Nestor Basterretxea, Ricardo Ugarte, Mikel Cristti, Anton Mendizabal, Jesus Jauregi eta Tomas Muruak, hain zuzen ere.
08:00 - 10.06.2012
20:00
Festival de Folklore de Tours
11:00 -
13:00
Bazkideen Omenezko Jaialdia
20:00 -
21:30
Aste Nagusiko emanaldia






