JANTZITEGIA

ESKOLA Dantza Taldeak arreta berezia eskaintzen die euskal folkloreko jantziei. Eskaintzen ditugun emanaldietan jantzi koloretsu eta biziak erabiltzen ditugu. Jantzi bakoitzak, ikerketa lana du atzean, irudikatu nahi den dantzaren araberako oihalak, osagaiak eta formak aukeratuz, beti ere tradizioan oinarritutako formetan oinarrituta.
7 herrialdeetako jantziez gain, ESKOLAk bere koreografietarako jantzi bereziak ditu, hala nola, Donostiako urketarien jantziak edota Gernikako bonbardeaketa irudikatzen dutenak.
Gaur egun, ESKOLAko jantzitegian 20 jantzi mota eta 1.000 osagai baina gehiago kudeatzen dira.
08:00 - 10.06.2012
20:00
Festival de Folklore de Tours
11:00 -
13:00
Bazkideen Omenezko Jaialdia
20:00 -
21:30
Aste Nagusiko emanaldia






