Dantzak

DANTZA TRADIZIONALA

ESKOLAk, Euskal Herriko dantza talde gehienek bezala, euskal dantza folklorikoa, hau da, tradizionala, du oinarrian. Donostiakoa izanik, ESKOLA Gipuzkoako dantza tradizionaletan oinarritutako dantza taldea dugu. Bere emankizunetan eskaini ohi dituen dantzen artean ditugu: agurra, desafioa, ezpata dantza, uztai dantza, eta abar.

Gipuzkoakoez gain, ESKOLAk Bizkaiko Durangaldeko dantzak, Luzaideko inauteria, Xuberoako maskarada eta beste hainbat txokotako dantza tradizionalak ere eskaini ohi ditu bere emanaldietan.

 

KOREOGRAFIAK

Tradiziozko folklorearen kontzeptu estuari uko eginez, herri floklorea beste era batera aurkezteko beharra ikusi zuen, dantzak garatuz eta forma berriak sortuz. Pentsaera hori kontutan edukirik, ESKOLA XX. mendeko 50. hamarkadetik aurrera koreografiak burutzen hasi zen, beti ere euskal folklorearen pausoak beren garbitasun eta tradizionalismoa errespetatuz. Eskolak ikuzkizunetan dantzatzen dituen koreografia ezberdinak ESKOLArentzat propio egindakoak dira eta horietako gehienak euskal tradizioan, mitologian eta herrietako kontakizunetan oinarritzen dira. Koreografia berriak sortzeak eta dantzen aurkezpenean emandako izaera eszenikoak izan dira ESKOLA gehien nabarmendu duten aldediak, bai nazioan eta bai nazioartean ere arrakasta lortuaz.

Aipatzekoa da Euskal Herriko nahiz diasporako hainbat dantza taldek ere ESKOLAk egindako koreografiak dantzatu izan dituztela, hauetako batzuk jada herri tradizioaren barruan sailkatu izan direlarik.

 
AGENDA

EKA
09

08:00 - 10.06.2012 20:00
Festival de Folklore de Tours

EKA
17

11:00 - 13:00
Bazkideen Omenezko Jaialdia

ABU
16

20:00 - 21:30
Aste Nagusiko emanaldia

ESKOLAnews
Informazio guztia e-mail bidez jaso nahi baduzu, egin zaitez harpidedun!
FACEBOOK