ABESBATZA
ESKOLA Abesbatza 35 ahotsek osatzen dute gaur egun. Errepertorio malgua du abesbatzak, nahiz eta musika herrikoian, folklorean eta polifonian duen bere oinarri nagusia. Pieza klasikoak ere eskaintzen ditu abesbatzak, eta horren adierazle dugu, Donostiako Musika Eskolako orkestrarekin batera 2006ean eskainitako Vivaldiren Gloria piezarekin emandako emanaldiak.
Urnietako elizan emandako kontzertuaren zati bat ikus daiteke bideo honetan. Laister gehiago!






