JARDINZAYEN KONPARTSA

Jardinzayen konpartsak lehen emanaldia 1818ko urtarrilaren 29an eskaini zuen. Konpartsa honek hamaika emanaldi eskaini zituen 1887. urtera arte. Guztien artean, 1846an Isabel II Erreginaren urtebetetzeak zirela eta, gorteak gonbidatuta, Madrilgo euskaldunek egindakoa nabarmendu zen. Ez zuten aldizkakotasun jakin batekin eskaini, musikak eta letrak ere ez ziren beti berberak izan. 1850. urtera arte musika-materiala falta den arren, jardinzayen emanaldietan esan daiteke martxak, zortzikoak eta kontradantzak ohikoak zirela. José Juan Santestebanek martxa bat, bi zortziko eta bi kontradantza idatzi zituen 1850eko konpartsarentzat, eta 1884an Raimundo Sarriegi maisuak martxa bat, ereserki bat, bost kontradantza eta zortziko bat idatzi zituen. 1887. urtean egin zuten azken emanalditik, konpartsa hau desagertuz joan zen donostiarren festa-oroimenean, eta bere berri, informazio idatziaren bidez bakarrik izatera heldu gara.
1981. urtean Hernaniko gazte-talde batek Jardinzayen Konpartsa berreskuratzea erabaki zuen eta horretarako, martxoaren 1ean, inauteri-igandean, irteera bat antolatu zuten. 1992ko ekainaren 27an, Hernaniko jaietan, Jardinzayen Konpartsa berritu bat herriko kaleetara itzuli zen. Kasu honetan, erreferentzia bezala 1887. urtekoa hartu zuten, eta bertan Euskal Herriko zazpi probintziak ordezkatzen zituzten taldeak irten ziren. Antzezpenean Lasarteko ERKETZ eta Donostiako ARGIA dantza-taldeek hartu zuten parte.
Donostiako Groseko Kaldereroen Konpartsak bultzatuta eta Jose María Oiarzabal Beloki irakaslearen laguntzarekin, 1998. urtean Jardinzayen Konpartsaren konposizioak berreskuratu, banda eta abesbatzetarako harmonizatu, eta 1999. urtean “Dira Dira” CDan sartu zituzten. ESKOLA dantza taldeak 1999an Jardinzayen Konpartsa antzeztea erabaki zuen urte horretako Donostiako Inauterietako Konpartsen Lehiaketako lehen saria jasoz. 2001. urtean konpartsen lehiaketatik kanpora atera zen Donostia bertako inauteriak bultzatzeko eta Jardinzayen Konpartsa sendotzeko asmoz.
08:00 - 10.06.2012
20:00
Festival de Folklore de Tours
11:00 -
13:00
Bazkideen Omenezko Jaialdia
20:00 -
21:30
Aste Nagusiko emanaldia






