AKADEMIA

6 eta 14 urte bitarteko gazteentzako dantza akademia bat eskaintzen du Eskolak. Bertan diziplina hau maila gorenera eraman ahal izateko prestatzen ditugu ikasleak. Klase hauetan dantzariak dantzaren ezagutza asimilatzen joaten dira teorikoki eta praktikoki. Horretarako, urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dira non beraiek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi dezaketen.
Ikaskuntza zikloa amaitutakoan, 14 urterekin, ikasleak Eskola Dantza Taldera, hau da, helduen dantza taldera, pasatzen dira. Ikasleak, hala nahi izanez gero, lehiaketa eta txapelketa modalitate ezberdinetarako ere prestatzen ditugu gure klaseetan. Bere ikasketen gehigarri gisa, ahal den guztietan gure mugetatik kanpora irtenaldi bat egiten dute nazioarteko jaialdiren batean parte hartzeko.
08:00 - 10.06.2012
20:00
Festival de Folklore de Tours
11:00 -
13:00
Bazkideen Omenezko Jaialdia
20:00 -
21:30
Aste Nagusiko emanaldia






