Jardinzayen Konpartsa

Donostiako Iñauterietako Jardinzayen Konpartsa, 1818. urtean sortutakoa, ESKOLAk 1999. urteaz geroztik kaleratzen du.
img

Eskola Tanborrada

Urtero, San Sebastian egunean, Tanborradako 130 partaideak Donostiako Erdialdean barrena desfilatzen dute.
img

Sare sozialetan!

ESKOLAren berri guztiak zure sare sozialen bidez jarrai ditzakezu.
img

 

Eskola dantza taldea 1950. urte inguruan abesbatzaren arrakastaren ondorioz sortu zen. 1953. urtetik aurrera, ikerketa lan gogorraren ondorioz, euskal dantza tradizionala berreskuratzen hasi zen, horretarako Euskal Herriaren txoko eta bazter guztietan barna ibili ziren, dantza talde nahiz herritarrekin hitz eginez eta inguruko pauso eta erritmoak ikasiz, honela gure herriko kultura mantentzeko.

1983. urtetik aurrera, herri-folklorea beste era batera aurkezteko beharra ikusi zen, horretarako izaera eszeniko bat emanez, hori bai, erroak galdu gabe. Hau guztia eta euskal gaitan oinarrituriko koreografiak izan dira ESKOLA gehien nabarmendu duten alderdiak, bai nazioartean eta bai nazioan ere.

 

HAUR AKADEMIA

6 eta 14 urte bitarteko gazteentzako dantza akademia bat eskaintzen du Eskolak. Bertan diziplina hau maila gorenera eraman ahal izateko prestatzen ditugu ikasleak. Klase hauetan dantzariak dantzaren ezagutza asimilatzen joaten dira teorikoki eta praktikoki. Horretarako, urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dira non beraiek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi dezaketen.

Ikaskuntza zikloa amaitutakoan, 14 urterekin, ikasleak Eskola Dantza Taldera, hau da, helduen dantza taldera, pasatzen dira. Ikasleak, hala nahi izanez gero, lehiaketa eta txapelketa modalitate ezberdinetarako ere prestatzen ditugu gure klaseetan. Bere ikasketen gehigarri gisa, ahal den guztietan gure mugetatik kanpora irtenaldi bat egiten dute nazioarteko jaialdiren batean parte hartzeko.

ESKOLANews




Facebook

Twitter

Due to an error, potentially a timed-out connection to Twitter, this user's tweets are unable to be displayed.